• Aucun résultat trouvé

Euskara unibertsala (Elinberri blogean)

N/A
N/A
Protected

Academic year: 2022

Partager "Euskara unibertsala (Elinberri blogean)"

Copied!
4
0
0

Texte intégral

(1)

HAL Id: halshs-02572853

https://halshs.archives-ouvertes.fr/halshs-02572853

Preprint submitted on 13 May 2020

HAL is a multi-disciplinary open access archive for the deposit and dissemination of sci- entific research documents, whether they are pub- lished or not. The documents may come from teaching and research institutions in France or abroad, or from public or private research centers.

L’archive ouverte pluridisciplinaire HAL, est destinée au dépôt et à la diffusion de documents scientifiques de niveau recherche, publiés ou non, émanant des établissements d’enseignement et de recherche français ou étrangers, des laboratoires publics ou privés.

Euskara unibertsala (Elinberri blogean)

Aitor Ortiz de Pinedo

To cite this version:

Aitor Ortiz de Pinedo. Euskara unibertsala (Elinberri blogean). 2020. �halshs-02572853�

(2)

Euskara unibertsala (Elinberri)

Kontu jakina, da, baina euskara kultura-tresna eraginkor gisa irauanarazteko premia dago etengabe. Euskaldunak arrisku bat daukagu, gure partikularismoan itota geratzea: identitate berriak sortzeko premian gaude. Hala ere, globalizazioaren garaian oreka berria aurkitu behar dugu lokalaren eta globalaren artean.

Kike Amonarrizek azken liburuan euskalgintzaren impassea azpimarratu du.

Historian zehar olatu globalizatzaileak izan dira, etengabe, orain artekoan ere. Bernard Etxeparek inprentaren zabalkundeari erantzun zion.

Joanes Leizarragak protestantismoa etxekotu zuen.

Euskalerriko adiskideek Ilustrazioa inportatu zuten (Juan Antonio Mogel, etab.)

Jose María Iparragirrek ere bertsolaritza apala osatzeko saio arrakastatsua egin zuen, eta musika jasoaren baliabideak euskarako kantetan erabili zituen. Iparragirrerena da Eman eta zabal ezazu munduan fruitua goiburua. Xenpelarrek baserritik erantzun zion. Ziur aski, bi langintzak beharko dira, hala jasoa nola basikoa.

Gerora, Orixek Proventzari mailegatu zion idazlan unibertsal bat egitearen irtenbidea hizkuntza sustatzeko, eta Euskaldunak sortu zuen, euskaldunen freskoa. Arrakasta ez zen hainbestekoa izan, besteak beste 36ko gerraren ondorenengatik. Errepublika garaian uste zuten literatur maisu-lan batek euskara salbatzeko modua zela; Fréderic Mistralek Mireio idatzi zuen, Orixek euskaratua bide horretatik. Okzitania sustatzeko ahalegina egin zuen Mistral Nobel Sariak, baita Pariseko parlamentuan ere.

XX. mende hasierako jeltzaleek Irlandaren eredua hurbiletik aztertu zuten erlijioa eta burujabetasuna lotzen zituelako, bereziki Jagi-jagi erakundeko partaideek.

Francoren garaian, Argeliako eredua ere mailegatu zen. Frantz Fanon eta Albert Memmi ere gureganatu genituen: Txillardegik Kolonizatuaren ezaugarria izenburuarekin euskaratu zuen Memmiren frantsesezko lana. Txillardegik Austriako marxismoa (austromarxismoa) hobetsi zuen bizitzako azken urteetan, hau da, Mendebaldeko gizartearekin adosgarria izan zitekeen erreformismo soziala.

Orria 1 / 3

Aitor Ortiz de Pinedo

(3)

Xabier Kintanak eta Imanol Berriatuak Israeletik ekarri zuten hizkuntza hila biziberritzeko moduen berria.

Jose María Sánchez Carrión-ek, Txepetx, Indigenismoaren bidea jorratu zuen, hala ere, ikusi behar da geure bidea ote den. Europa zaharrean bizi gara, eta edozein eredu inportatu ez da erabilgarria.

Bertsolariek ere egin dituzte beren sarraldiak beste ahozkotasun batzuetan: decimistak, payadoreak, repentsitak… aztertu dituzte, eta haiekin harremandu.

Unibertsalak izateko ahalegin guztiak ez ditut gogoratuko, baina aipatuek balio dezatela geure norabidea argitzeko memento baldarretan. Ezin gaitezke geure ezintasunean murgilduta bizi, higiene mentala behar dugu, barregarri geratu gabe.

Hagineko min hauek guztiz jakinak dira, baina arazoak bere horretan dirau, eta gizartean euskara zabaltzeko premia gorria dago, zeren eta ezintasunak orainaldiaz gozatze hutsera garamatza.

Nola lortu euskalduna pozik egotea gauden egoera honetan ikusita soziolinguistek erreparatu dioten impassea, hizkuntza-berreskurapenaren ildotik.

Arazoa da lehengo lepotik dugula burua. Hizkuntzari buruz, entzuten da oraindik ere zaila dela, katalanarekin alderatuta, eta holako. Hori aitzakia bat da hizkuntza ez ikasteko. Eta ez dago gizarte-indarrik horri aurre egiteko, adibidez, ingelesak duen autoafirmazio indar hori bezalakorik. Ezin daiteke adorea galdu horrelakoengatik.

Euskara ez da konparagarria gaztelania, frantsesa eta ingelesarekin. Munduko hizkuntza ahaltsuenetarikoak dira. Horregatik geure bidezidorrak behar ditugu: luze eta malkarrak, baina atseginak aldi berean, arnas betekoak.

Egoera: ETB1ek askotan programa politak ematen ditu, ederrak izatera iritsi gabe. Ba al dugu telebista bat populazioaren geruza guztiei irekia? Soziologikoki gazteak eta haurrek duten nagusitasuna ulergarria da etorkizunari begira, baina bestelako eremuak ere jorratu beharra dago. Esan gura degu ere, kirolaz aparte. Euskararen zantzu erakargarriak islatu behar dira komunikabideetan, hiztunak ugaldu daitezen.

Euskotar askok badute horrelako filia bat kanpoko kulturentzako. Bidaiatzea ezinbestekoa zaie. Bidaia da kulturaren giltza. Hala ere, herrialde barruko harremanak askotan gutxietsi egiten dituzte. Ingelesaren mania bereziki zabaldua da. Jasotzen duten input kulturala

Orria 2 / 3

(4)

masifikatua da. Ez dituzte ezagutzen bertoko musikariak, pentsalariak, erakundeak… Kultura lekugabeko baten jabeak dira.

Dena ezin da izan erosta jotzea: ez da salgarria, eta positiboak izan beharra dago.

Izen ere, badira datu pozgarriak.

Adituek diote geure literatura kalitate aldetik beste herrialdeetakoa bezain ona dela.

Gainera, bestalde, euskararen bidea baliagarria da beste lurralde batzuetan, eta hizkuntza gutxitu batzuen arnas emalea egin duen bide ohoretsuagatik. Hegoameriketako hizkuntza indigenek euskararen eredua erabiltzen dute beren hizkuntzari arnasa emateko. UNESCO katedrak Bilbotik esportatu du euskaltegien eredua Hegoamerikako zenbait hizkuntzatan inplementatu dezaten. Apur bat euskarak egin duena bere ibilbidean zehar.

Renoko unibertsitatean ere, badirudi beste ikuspegi bat dutela euskal kulturaz kanpotik begiratuta, ernagarria zaiena, geuk Euskal Herrian dugunaren nahiko bestelakoa.

Euskarak ekimenak sortzeko duen gaitasuna aipagarria da. Beraz, ez da dena behe-lainoa.

Katolikotasunak unibertsaltasuna ere bermatzen digu sinestunak diren euskaldunen artean.

Baita Mendebaldeko kulturan murgilduta egoteak ere bestelako prestigioa eman ere guri, herrialde emergenteen ondoan.

Geure proposamena badugu euskaren estatus soziolinguistikoa hobetzeko: kultura unibertsitario batean unibertsoko joera nagusiekin egin behar dugu bat, impassea atzean uzteko.

Geure partikularismoa edo nabarmentzeko modua izan dadila inbidiagarria den zerbait, eta ez eragozgarria.

Soziolinguistikak ere unibertsaltasun eredu bat eskaintzen digu. Mikel Zalbidek dio teoria asko behar dugula soziolinguistikaren alorrean, aurrera egingo badugu.

Azkena lotsatuta bizitzea da. Behar dugu espiritualtasun gozagarria eskaintzen duen hizkuntza-aldamio bat. Garai batean kristautasunak bete zuen eginkizun hori, baina geure klasikoak zaharkituta geratu dira. Sozialismoak ere beste arnasaldi bat ekarri zion hizkuntzari.

Badirudi postmodernitatearen balioak bestelakoak direla. Horretarako, munduan diren hizkuntzak biziberritzeko esperientziak aztertzera jo beharko dugu berriz ere, goi-arnas bila.

Ikertzaileek badute non bermatu,

Orria 3 / 3

Références

Documents relatifs

Eta, diote, hori konpontzeko moduetako bat dugu herri hizkerara, herrietako mintzoetara, itzultzea, erran nahi baita, baldin gai izaten bagina, maila batzuetan, gure

Eredu publikoan euskara irakasgai gisa hartzeko aukera dagoenez, pribatua zen ikastolaren kontra lerratu ziren zenbait, dena dela, ikastolak uste zuen D eredua behar

Hona emaitza na- gusi batzuk: lekukoen % 95ek inguru Ipar Euskal Herrian euskara batua beharrezkoa dela pentsatzen dute, % 90ek baino gehiagok lurralde horreta- ko

Lehen esan bezala, ez daukagu De la Quadrak bi garai desberdinetan idatzitako testurik, beraz, ezin genezake bere hizkeraren bilakaera aztertu, baina bada beste

Ikerketaren iturriak, bi hi tzez azken hamarkadako bost inkestak dira (Gazte txoak 1999, Nortasuna 2005, Euskara 2006, Ipsos media 2007, Kul- tura 2008) bai eta ere Euskal

MANDELU, moudre, mosca, 126 : ‘mouche’ behar liteke bainan erranahiaren aldetik ez dugu uste zuzen den adiera hori ‘mando-euli’-rik ez baita hemen ageri.. Originala ikusi behar

Iduri luke politika berri hori ez dela hain eraginkorra izanen, euskararen egoera zein den ikusiz Ipar Euskal Herrian.. 20 Radio France erakunde nazionalaren karguen

A construção do conhecimento científico é coerente com as ideias de Gowin subjacentes ao seu Vê epis- temológico, ou seja: os grandes problemas a investigar são determinantes