• Aucun résultat trouvé

Letrak kolokan berriz?

N/A
N/A
Protected

Academic year: 2022

Partager "Letrak kolokan berriz?"

Copied!
3
0
0

Texte intégral

(1)

HAL Id: artxibo-02294173

https://artxiker.ccsd.cnrs.fr/artxibo-02294173v2

Submitted on 13 May 2020

HAL is a multi-disciplinary open access archive for the deposit and dissemination of sci- entific research documents, whether they are pub- lished or not. The documents may come from teaching and research institutions in France or abroad, or from public or private research centers.

L’archive ouverte pluridisciplinaire HAL, est destinée au dépôt et à la diffusion de documents scientifiques de niveau recherche, publiés ou non, émanant des établissements d’enseignement et de recherche français ou étrangers, des laboratoires publics ou privés.

Letrak kolokan berriz?

Aitor Ortiz de Pinedo

To cite this version:

Aitor Ortiz de Pinedo. Letrak kolokan berriz?. 2019. �artxibo-02294173v2�

(2)

Letrak kolokan berriz?

Artikulu honetan globalizazioaren aurrerakadari begiratuko diogu, geure moduko gizakiaren aldetik. Izan ere, XX. mendean AEB hurbilagoa egin zitzaigun europarrei, besteak beste Bigarren Mundu Gerraren ondorioz.

Ameriketatik ekarri ziren tramankulu intelektualen artean, pentsamendu positiboarena izan zen bat; beste zer batzuk ere inportatu ziren: Fred Astaire, “chewing-gum”, Marilyn Monroe, Elvis Presley, “peanut butter”, Carlitos eta Snoopy… bakar batzuk aipatzearren.

Europa zahar honetan, bote prontoan esanda, bestelako modak genituen: absurdoaren antzerkia, existentzialismoa, pertsonalismoa, eta Espainia frankistan, neoklasizismoa. Gogoratu ditzagun gizarteko bestelako mitologia-itemak zein izan ziren: Tourra, Seat 600, bikinia, telebista, etab.

Horra arte sarrera: baina zer dela eta psikologia positiboak egin duen gorakada azken aldi honetan, Mendebaldeko herrialdeetan, behinik behin? Izan daiteke, akaso, psikologiaren gorakada zabalaren barneko fenomeno bat.

Arte tradizionalek (literatura, arte plastikoak…) betetzen zuten tokia murriztu egin da, dagoeneko, itxura batean. Arthur Schopenhauerrek gogokoa zuen artea iraganeko edergailua bihurtu ote da?; filosofoaren ustez, artea zen bizitza zentzuz eta taiuz eramaten laguntzen zigun baliabide nagusietako bat, bizimodu latzari aurre eginda.

Psikologiaren auzia dela eta, dramatiko jarrita, esango dugu gizarte berriak atomoak behar dituela, hau da, gizaki atomizatuak: hiritar noranahi, nonahi eramangarriak estandar orokor baten barruan, sustrairik gabeak, eredu globalizatzaile eta neoliberal baten eredura.

Agustín García Calvo filosofoak aspaldi iragarri zuen estatuak bere asmoak aurrera atera ahal izateko banako lokabeak behar dituela.

Delako psikologia positiboak mugatu ditzake gizartearen eta giza taldeen eraginkortasuna.

Agian komeniko litzateke psikologia soziologiarekin orekatzea. Hau da, psikologiaren ahuleziak soziologiaren indar guneekin orekatu.

Ez dirudi ausartegia esatea psikologia positiboak mugatu egin duela literaturaren eremua ere, nolabait iragazita literaturak zuen eskumena sentimenduen adierazpenean eta diziplinartekotasunean.

Kinka larria: lan bila bazoaz, jarrera positiboa erakutsi ezazu. Hala ere, kontsumitzaile automata baino zer edo zer gehiago izan gura baduzu, kontuan izan denetariko arte-produktu autoktonoak ohiko autolaguntza amerikarreko produktuak baino hurbilagoak eta eraginkorragoak, zerrenda oparo eta ederrean; eralgi sos horiek modu burutsuan.

(3)

Merkataritza eta arteak ez dira beti ados etorri. Euskarak berak ere lekua topa beharko du merkatal hazkunde itzel honetan, kontsumo gizartean.

Azken batean, psikologia positiboa ez da literatura klasikoak bultzatzen zuena baino:

bertuteak eta management pusketa gutxi-asko elkarrekin josiak. Psikologiako liburuetan irakurlea liluratu gura dute egunerokoan jende arruntari gertatutako gertakariak aipatuta beren proposizio psikologikoen adibidetzat, nahiz eta askotan fikzioa izatearen itxurakoak izan.

Ostera, har ezazu Epikteto (Disertazioak); har ezazu Seneka Luziliori gutunak eta EHUko Klasikoak bildumakoa (Bizitzaren laburtasunaz)1, etab.; Epikuro (Gutuna Menezeori), Zizeron (betebeharrei buruzkoa, etab.), Aristoteles (Etika), Axularren Gero, Kenpisen Imitazioa2, Haranederren Philotea3, Akinoko Tomasen antologia EHUko Klasikoak bildumakoa, Jean de La Fontaineren Alegiak4, esaera zaharrak, Martin Duhalderen meditazioak, Tartasen Ontsa hiltzeko bidia, Etxeberri Sarakoak gazteei eginiko gutuna, Henrike Knörren Euskal Gazteari opuskulua, Duvoisin, etab., etab. ... literatura zabaleko baliabide horiek guztiak. PDF merkean izango dituzu, eta kutsadura aldetik inolako tinta eta zelulosa gasturik gabeak… Egin kasu, irakurle.

Psikologiak gizartea ahaztu egiten du: ez dago komunitate linguistiko gutxiturik. Humboldtek proposatu zuen bezala, herrien ikuskera berezia zaindu dezagun, oraintsu Noam Chomskyk proposatuaren arabera Bilbon egin den sariketa batean, apur bat Skinner psikologia konduktistaren kontra. Geuri, Txillardegiren Hizkuntza eta pentsaera saiakera etorri zaigu gogora, UEUk berriki berrargitaratua.

1 http://www.ehu.eus/ehg/klasikoak/

2 https://klasikoak.armiarma.eus/alfa.htm

3 http://www.liburuklik.euskadi.eus/handle/10771/24844

4 https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/A/ArxuAlhegiak.htm

Références

Documents relatifs

Arrotza, aitzitik, esklabotasunaren aita izan zen, gerla irudikatu zuen, eta bidegabekeria sortu ; herri krudela, sinesbera, idolozalea izanki, azken honek ez zuen Jainkoa

Izan ere, enpresa anitzi eremu berrietan eraikin baten erosteko parada eman zaie, eta gainera, Frantziako eta nazioarteko “super enpresa” batek baino gehiagok jarduerak

Izan ere, funtzionalki, hau da, informazio-egituraren arabera begiratzen badugu, beti bada ongi eratutako eta aproposa den esaldi batean galdegaitzat jo dezakegun zerbait,

Beste erantzunetan, auher jaso da. Ez da oso zehatza bainan lekukoaren arrazoinak ulertzen dira. Lanik egin nahi ez duenaz erraiten da komunzki auher dela. Zehazki «stérile» izan

Lekukotasunak oso urriak izanik, ezin genezake ezer segururik esan, baina hala ere, ematen du bilakaera hau ez dela arkaismo bat Bermeoko hizkeran, azken bi mende eta

Laquet-Fiau-k Iratiko oihanaz egina duen liburu baten itzulpenerako egin den lan batetik harturik, emaiten ditu Iratiko leku-izenak, mendi eta ur, bere agerbidekin,

Euskal Herriari buruz, frantsesez egin den lehen monografia sakona da, Francisque Michel-en Le Pays basque.. Azpitituluaren arabera, erran daiteke aurkezpen orokorra

Erabilpen hedatuenak izan kopula baizik ez badu onartzen aditz-izen iragangaitz zein iragankorrekin, erran genezake *edun laguntzailea gero eta gehiago erabiltzen dela